top of page
Imagen 22-7-21 a las 15.35.jpg

Mikel Moreno

MIKEL MORENOk (ANDOAIN, 1982), Kauta taldeko sortzailea, musikagile nagusia eta ekoizlea, gaztetatik musika munduan jardun du. Hautzaroan trikitixarekin hasi zen eta nerabezaroan kitarra elektrikoari eta kantatzeari ekin zion. Kauta taldearen sorreratik (2001), maketa bat eta 4 diska plazaratu ditu: Maketa( 2003), Izan zaitez zu (2004), Biluzik (2006), Isladak (2008) eta Agerre (2013). 2008 eta 2013 urteen artean, beste proiektu paralelo bat sortzen du (ez argitaratua), eta soinu eta instrumentu desberdinekin esperimentatzen du.

 

Azken 20 urte hauetan, Euskal Herriko ekoizle esanguratsuenekin batera lan egin du (Kaki Arkarazo, Haritz Harreguy, Jean Phocas), baita indie/punk rock erreferente diren ekoizle Katalanekin ere (Santi Garcia, Txosse), kontzertu ugari eskaini ditu eta Euskal Herriko nahiz estatuko hainbat talderekin elkarrekin lan eginez.

2021. urtean bere bakarkako lehenengo diska kaleratzen du, hausnarketa jardunaldi luze, esperimentazio, barne sentimenduen sakonketa eta bizipenen ondorio. Horretarako, Gaztain estudioetara joan da, Eñaut Gaztañagarekin (Grises). Eñautekin berarekin eta bere konfidantzazko musikariekin batera, azken hilabeteetan sortu dituen kontzeptu musikalak eratu ditu, beti ere abesti bakoitzari dagokion pisu emozionala, eta enpatiaz hornitzeko helburu eta erronkarekin.

bottom of page